XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baña, mutil-nausiak neska-nausia ekarri bear zuen, da mutil-lagunak neska-laguna.
Onekin iritxia zan
Bereala erromeria ta neskak etxeratzea, eta mutillak afaltzera.
Urrena, maia utzirik, Zubietako soñujolearekin da iñoiz baita bere semearekin ere, mutil-kuadrille neska ikustera abiatzen zan, etxe-barrutan jo ta dantzatuz.
Onela erronda egingo zuten.
Bertsolaria ere an izango zan kantari festa-giro osagarri:
Astelen-Asteartez, berriro ingurutxoa, erromeria ta gau-erronda.
Iote-Asteartez, mutil-kuadrillek, berrogeitabost inguru, auspo-soñu bat edo birekin, eskebatzeari, au da, puska-biltzeari emango zion.
Lukainka, urdaie, arrautz eta ogi biltzen zuten.
Gazteak zato-ardoa eskeñiko zion nagusiari.
Eta, esker-agiritzat, baita baso-ardo betea ere utziko etxeko andreari.
Oitura onen aztarrena, emakumeak agirian, jendearen aurrean, ez edateko gizarte-legean daukagu noski.
Arrautz-jasotzeko, saskia zeramaten; urdai ta txistorra alanbretik ixikita, ta ogiak zakutoan.
Astearteko eskean an zebiltzan
Eta
Ibillaldi ortan, amarretakoa apaizetxean egingo zuten; denak, erretoreak ere, arrautz egosia artuaz.
Apaizak ardoa jarriko zuen.
Eskebatzea plazan buka oi zan.